Bisitak / Total Views / Visualizações

Produktua

Gure Produktua / Our Product:

"Gure konponbidea" orrian aipatzen dogun legez, paniko botoi bat asmatu dogu, seinale bat mugikorrera bidaliko dauana eta hortaz, polizia abisatuko dauana. Horrela, genero indarkareriaren kontra egingo dogu, kasu hauek ekidin eta feminismoaren balioak defendatuko doguz. Botoi hau kamuflatuta egongo da bai diru-zorroan bai "pintalabios"-ean, adibidez. Beraz, pintalabios baten ezkutatutako paniko botoi baten prototipoa diseinatu dogu. Guztira, 3 atal bereizi ahal dira gure produktuan. Alde batetik, ezpain margoaren kaxa, bilgailu funtzioa izango dauana. Bestetik, GPS CHIP-a, beheko aldean kokatuta egongo dana. Amaitzeko, 3V-ko Litio bateria, funtzio energetikoa izango dauana eta GPS-a bezala, behealdean kokatuta egongo da.

Ezkerreko irudian gure produktuaren diseinu digitala ikusi daiteke, ezpain margoaren zati ezberdinak bereiziz. Eskuineko irudian, ostera, gure produktua guztiz muntatuta izango dauan itxura adierazten dau. Ikusi ahal danez, ohiko ezpain margo bat dirudi, baina, benetan, paniko botoi bat da. 

Amaitzeko, "Kostuak" orrian azpimarratzen dogun bezala, unitate bakoitzak, 1,88€-ko kostua dau, izan ere, 0,75€-ko kaxa, 0,18€-ko bateria eta 0,95€-ko GPS-a behar doguz.
.

Comentarios