Bisitak / Total Views / Visualizações

Lehiakideak

Lehiakideak:

IOWAk ez du leihakide zuzenik, izan ere, esploratu eta ustiatu gabeko merkatu batean zentratuta dago. Hala ere, guk produzitzen dogun produktuaren antzekoa ekoizten duten enpresak badaude, baina helburu eta xede ezberdinekin. Adibide bat jartzeko, WimyKids, Bilbon kokatutako enpresa, dispositibo bat erabiltzen du merkatal guneetan eta horrelako lekuetan, umeak non dauden jakiteko, edozein momentutan euren kokapena jakiteko. Bestalde, gure helburu bera duten ekintza eta produktuak ere badaude. Alde batetik, azken urteetan, babes pertsonalerako klaseak hedatu egin dira hainbat gimnasio eta zentroetan. Klase hauetaz aparte, gure lehiakideak defentsa pertsonalerako armak saltzen dituzten empresak, adibidez pimienta espraiak edota taser-ak izan ahal dira, non hauek 20 €-tara saldu ohi dira. Hauek, azken finean, gure lehiakideak izan ahal dira, produktu bat ez izan arren, zerbitzu bat eskaintzen dutelako. Bestalde, egoera oso larrietan, gas-pimienta eta horrelako produktuak saltzen duten enpresek ere gure lehiakideak izan ahal dira, nahiz eta gure produktua, seguruagoa eta hobea izan.


Resultado de imagen de competencia png

Amaitzeko, IOWAn, etorkizunean etorri ahal diren lehiakideak gonbidatzen ditugu produktu eraginkorrago bat garatzera, gure filosofia dela eta. Geure uste apalean, kosta ahala kosta lagun hurkoari laguntzea ezinbestekoa da, irabazi-asmoari lehentasunik emon gabe eta mota honetako tragediak errotik kentzeko helburuarekin.


Resultado de imagen de competencia png

Comentarios

Publicar un comentario